Matraze aforatua edo bolumetrikoa kimika laborategian kontzentrazio jakineko disoluzioak prestatzeko erabiltzen den beirazko flaskoa da.
Matrazeak esfera itxura du beheko aldetik eta lepo estu bat goiko aldean. Estaltzeko plastikozko tapoi hermetiko bat du, disoluzioa atera ez dadin bertatik. Lepoan aforo izeneko marka bat du, graduatzeko balio duena. Normalean gardenak diren arren, zenbait kasutan opakoak izan daitezke argiarekiko sentikorrak diren substantziak erabiltzen diren kasuetarako.
Bolumen desberdineko matrazeak daude: 10ml, 50ml, 100ml, 500ml edo 1L-koak besteak beste.